Iruñerriko Mankomunitatea
Sakontzeko, irakurri: Iruñerriko Mankomunitatea
Iruñerriko Mankomunitatea toki erakunde publikoa da, Nafarroako 50 udalerriz osatua (horietariko asko, Iruñerritik kanpokoak). Iruñea da mankomunitateko udalerri handiena eta erdigune geografikoa. Ur-horniketa, saneamendu eta arazketaz, eskualdeko hiri garraioaz, eta hiri hondakinak biltzeaz arduratzen da, besteak beste.2007ko urtarrilaren 1ean, mankomunitateak 329.531 biztanleri egiten zien zerbitzua.
[aldatu] Klima
urt | ots | mar | api | mai | eka | uzt | abu | ira | urr | aza | abe | Urtekoa | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Batez besteko tenperatura (°C) | 5,2 | 5,5 | 9,4 | 10,9 | 16,3 | 17,7 | 21,2 | 21,8 | 19,2 | 14 | 6,3 | 4,8 | 12,6 |

Udako eta neguko egun jakinetan, tenperaturak 35 °C-etatik gora eta 0 °C-etatik behera jaitsi daitezke. Horrela, urtero 39 izozte izaten dira, abendu, urtarril eta otsailean.