lunes, 31 de enero de 2011

Iruñerriko Mankomunitatea

Sakontzeko, irakurri: Iruñerriko Mankomunitatea
Iruñerriko Mankomunitatea toki erakunde publikoa da, Nafarroako 50 udalerriz osatua (horietariko asko, Iruñerritik kanpokoak). Iruñea da mankomunitateko udalerri handiena eta erdigune geografikoa. Ur-horniketa, saneamendu eta arazketaz, eskualdeko hiri garraioaz, eta hiri hondakinak biltzeaz arduratzen da, besteak beste.
2007ko urtarrilaren 1ean, mankomunitateak 329.531 biztanleri egiten zien zerbitzua.

[aldatu] Klima

Iruñeko gotorlekua elurretan.

urt ots mar api mai eka uzt abu ira urr aza abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura (°C) 5,2 5,5 9,4 10,9 16,3 17,7 21,2 21,8 19,2 14 6,3 4,8 12,6
Klima eta landaredia trantsiziozko klima bati dagozkionak dira, mediterraniar eta atlantiar klimaren tartekoa. Urteroko batez besteko prezipitazioa 800mm ingurukoa izaten da. Tenperaturei dagokienez, batez bestekoa 12,6 °C da: 21,8 °C udan, eta 4,8 °C neguan. Erliebe laua dela eta, ipar-ekialdeko haizeek erraz astintzen dute gunea.
Udako eta neguko egun jakinetan, tenperaturak 35 °C-etatik gora eta 0 °C-etatik behera jaitsi daitezke. Horrela, urtero 39 izozte izaten dira, abendu, urtarril eta otsailean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario